Euskaraldiaren berri emateko bilera egingo da maiatzaren 30ean. Bilera udaletxeko areto nagusian izango da, 18:30ean. Herriko taldeei, eragileei eta norbanakoei zuzenduta dago.

Herritar euskaltzaleak aktibatuta hizkuntza ohiturak aldatzea da Euskaraldiaren helburua, eta Euskal Herriko hainbat euskaltzale elkartek urteetan zehar landu duten Euskarak 365 egun lan ildoaren baitan kokatzen da. Lazkaok ere bat egin du egitasmoarekin.

Topagunea elkarteko Rita Aldabaldetreku sustatzaileak parte hartuko du bileran, eta Euskaraldia zer den, noiz izango den, zertarako egingo den, zein helburu duen, nola parte hartu daitekeen edo Ahobizi eta Belarriprest ekintzat zer diren azalduko du, bestak beste.

Lazkaoko Udalak herritar guztiak animatzen ditu bileran parte hartzera, Euskaraldia zer den ezagutu eta antolatuko diren ekintzen antolaketan parte hartzeko.