Albisteak

Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergan alta emanda dauden Lazkaoko merkataritza eta ostalaritza jardueren titularrek eskatu ahal izango dute laguntza, baldin eta 2018an zehar merkataritza edo ostalaritza jarduera bat ireki edo berritu badute.

Irekiera berria izateagatik 250 euroko zenbateko finkoa emango du udalak. Lokalak egokitzeagatik, berriz, justifikatutako gastuaren %12-ra arteko laguntza eskatu ahalko da, diru laguntza gehienez ere 1.000 eurokoa izanik. Laguntza eskaerak udaletxean aurkeztu behar dira, 2018ko abenduaren 31 baino lehen.

Lazkaoko Udalak 2015-2019 Kudeaketa Planean jasotako helburu estrategikoen barruan dago herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzea. Hala, hirugarren urtez emango du laguntza hau. Herriko merkataritzan eta ostalaritzan nabaritzen den dinamismoari sostengua ematea da xedea, Lazkaoko herritarren eskura zerbitzu eskaintza zabala jartzeaz gain, herriko ekonomia eta enpleguaren garapenean zuzeneko eragina duelako sektore honek.