V. Aspanogi Goierri Rally Sprint-a dela-eta Hirigoien kalea itxita egongo da larunbat goizean. Hirigoien kaleko 14 eta 18 zenbakien artean aparkalekuak libre uzteko eskatzen da, larunbatean 08:30eak baino lehen.

Kalea itxita, trafikoa Hirigoein 26tik bideratuko da. Lazkao Txiki Zelaitik datozenak Mikelargo biribilgunera bideratuko dira, eta handik Jose Lasa kalera. Autobus geltokietan ere aldaketak egongo dira larunbat goizean. Jose Lasa kaleko bidegurutzean geratuko dira autobusak 08:30ak eta 13:00ak artean, gutxi gorabehera.

Lazkaomendira joateko errepidea itxita egongo da goizean goizetik, eta baimenduek bakarrik izango dute bertatik igarotzeko aukera.