Albisteak

Lazkaoko San Prudentzio jaietan urtero egiten den haurren danborradan parte hartu nahi dutenek udaletxean eman behar dute izena.

Larunbatera arteko epea egongo da, 12:00ak arte. Ordura arte, udaletxea irekita dagoen ordutegian, edozein unetan eman ahalko da izena. Aurtengoa, Lazkaon egiten den 31. haurren danborrada izango da.