Lazkaomendiko biribilgunetik herri erdigunera eraikitako errepide berria irekierak, herriko bide sareko beste hainbat puntutan aldaketak ekarriko ditu, trafikoari zuzenean eragingo diotenak.

Gaur egun, Hiribarren kaletik sartzen den trafikoa, Elosegi kaletik barrena bideratzen da. Trafiko hori, Lazkao Txiki Zelaia zeharkatu ondoren, plazara edo Areso kalera bideratzen da. Ibilbide honek lehentasuna du gainerako zirkulazioan. Herrira egiten diren sartu-irtenak ere bertatik egiten dira.

Errepide berria irekita, ordea, hainbat aldaketa egingo dira, errepide honi lehentasuna emateko. Errepide berriak Lazkaomendiko biribilgunetik herri erdigunera zuzenean sartzea ahalbideratzen du, bai plazara joateko eta baita Hiribarren kalera joateko ere. Hala, eta errepide honi lehentasuna emateko, Intxaurrodoko bidegurutzean eta plazara doan zubiko bidegurutzean aldaketak egingo dira.

Honakoak dira puntu bakoitzean egingo diren aldaketak:

  • Hemendik aurrera puntu honetan sarbide berritik datorrenak lehentasuna izango du plaza aldera edo Areso kalera joateko. Aldiz, Aresotik datorrenak plazara edo Elosegira joateko Stop-a edukiko du.

  • Lazkao Txiki Zelaitik datorrenak du gaur egun lehentasuna, baina, aurrerantzean Stop-a edukiko du.

  • Sarbide berriak Hiribarren kalean ere izango du eragina, Lazkaomendiko biribilguneak Hiribarren kaleak bat egiten duten puntuan ere aldaketak egongo baitira. Hala, aurrerantzean, Hiribarren kaletik doanak Stop-a izango du, eta lehentasuna Lazkaomendiko biribilgunetik datorrenak izango du. Elosegi kaletik Lazkaomendiko biribilgunera bideratuko da trafikoa. Hiribarren kalera joan nahi duenak, berriz, Stop-a izango du.

Egingo diren aldaketak kontuan hartuta, Lazkaoko Udaletik dei berezia egiten dugu aldaketa berrietara ohitu bitartean aipatutako inguruetan arretaz ibiltzeko.