Dozenaka herritar plazan elkartu dira gaur Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatu duten elkarretaratzean. Ordu erdiko bilkura egin dute, eta pixkanaka gero eta jende gehiago elkartu da.

Tartean, Gazte Asanbladak egindako deialdiari erantzunez, hainbat emakume gizonezkoen rola bere eginda agertu dira: trajea eta korbata jantzita, kirolarien rolean edo laneko buzoa jantzita, besteak beste. Elkarretaratzearen ondoren trikipoteoa egin dute.