Igandean Donostian egingo den 29. Lilaton lasterketarako Lazkaoko Udalaren kamiseta eskatu zutenek udaletxean jaso dezakete dagoeneko.

Honako ordutegian jaso ahalko dira:

  • Osteguna: 18:00ak arte
  • Ostirala: 08:00etatik 18:00etara
  • Larunbata: 08:00etatik 12:00etara

Igandean Lilaton lasterketan parte hartuko duten emakume lazkaotarrei kamiseta jantzita dutela, lasterketaren aurretik, ondoren edo beste edozein tartetan, argazkia ateratzea animatzen zaie Berdintasun Batzordetik. Argazki guztiekin bilduma bat egitea izango da helburua. Argazkia Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidaltzea eskatzen da.