Lazkaoko Udalak aisialdi zerbitzua eskainiko du aurten ere Aste Santuko oporretan. Guztira 7 egunetan eskainiko du zerbitzua: martxoaren 27, 28 eta 29an eta apirilaren 3tik 6ra. Arerian elkartuko dira egunero, 10:00etatik 13:00etara.

4 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago zerbitzua, zehazki 2006 eta 2014 urteen artean jaiotakoei. 80 haurrentzako lekua egongo da, eta parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea. Izen emate orria kiroldegian entregatu behar da, bertan eskatzen diren datu denak beteta, martxoaren 11a baino lehen. Haur bakitzeko 21 euro ordaindu beharko da.