Pausoka egitasmoaren barruan, hainbat irteera berezi egiten dituzte urtean zehar. Aste honetan egin dute urteko lehena. Lazkaoko Ezarri enpresan izan dira bisitan, bertako instalakuntzak eta nola lan egiten duten ikusten.

Duten antolakuntzarekin eta enpresaren funtzionamenduarekin harrituta geratu ziren parte hartzaileak. Iaz Beneditarren Artxibora eta Maizpidera egin zituzten txangoak, eta aurten, egitasmoaren amaiera baino lehen beste bisita bat ere antolatuko dute. Pausokako parte hartzaileen eta Lazkaoko Udalaren izenean eskerrik asko Ezarri enpresari.