Albisteak

Josten ikasteko ikastaroa antolatu nahi du Lazkako Udalak. Hasieran oinarrizko mailatik hasi (botoiak josi, tolesturak egin, galtza barrenak hartu…) eta maila aurreratuetako jardueretarainoko lanak egiten ikasi ahalko da (arropak birziklatzen, adibidez).

Ikastaroa hilabete honetan hasiko da, taldea osatu ahala. Asteartero bilduko da taldea, 16:00etatik 18:00etara Orobione etxean. Bertan parte hartzeko udaletxean eman behar da izena, otsailaren 23a baino lehen. Leku kopurua mugatua izango da.