Goazen! taldeak Lazkaon egingo dituen bi emanaldietarako sarrerak ostegunean (urtarrilak 18) jarriko dira salgai, Areriako leihatilan. 17:00etatik 19:00etara egongo da irekita leihatila.

Sarreraren prezioa 10 eurokoa izango da, eta pertsonako gehienez bost sarrera erosi ahalko da. Sarrera guztiak zenbakituak izango dira. Sarrerarik saldu gabe geratuko balitz, ostiraletik aurrera (urtarrilak 19), udaletxean egongo dira salgai.

Goazen! taldeak bi emanaldi egingo ditu Lazkaon otsailaren 16an: 18:00etan izango da lehena, eta 20:00etan bigarrena.