“La mujer sola y la madre pasota” ostiralean Arerian 13 Martxoa 2019

“La mujer sola y la madre pasota” da Urrup antzerki taldearen lan berria, eta ostiralean, martxoak 15, Lazkaon ikusi ahalko da.

Emakumeak kirolera gerturatzeko egitasmoa martxan maiatzera arte 11 Martxoa 2019

Lilaton lasterketara begira taldean korrika egiteko dinamika jarri zuen martxan Lazkaoko Udalak urtarrilean. Atzo egin zen Lilaton proba, Donostian, eta behin hura igarota dinamikarekin jarraituko da.

Ekintzailetzari buruzko jardunaldia 11 Martxoa 2019

Enpresa bat martxan jartzeko zein irizpide jarraitu behar diren jakiteko, ekintzailetzari buruzko jardunaldi bat egingo da asteazkenean, martxoak 13, Goiekin.

Hirigoien-Zubizkitza paseoa berritzeko lanak datorren astean hasiko dira 07 Martxoa 2019

Hirigoien-Zubizkitza eremuko oinezkoen pasoa berritzeko lanak datorren astean hasiko dira.

Zine emanaldi berezia haurrentzat igandean 07 Martxoa 2019

Zine emanaldi berezia egongo da igandean, martxoak 10, haurrentzat. "Pirata arratoia" filma ikusi ahalko da, 12:00etatik aurrera. Emanaldia doan izango da.

Goazen! antzezlana Lazkaon ikusi ahalko da martxoaren 22an 06 Martxoa 2019

Goazen! Telebista saioko aktoreek antzezlana eskainiko dute martxoaren 22an, Lazkaon.

Lazkao Onda Vasca irratian 04 Martxoa 2019

Onda Vasca irratiko “Gipuzkoako Kale Nagusia” irratsaioa zuzenean egin zen Lazkaotik aurreko ostegunean.

Martxoaren 8a Lazkaon 01 Martxoa 2019

Lazkaoko Udalak eta herriko hainbat eragilek ekintza ezberdinak antolatu dituzte martxoaren 8ra begira, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Onda Vaca Lazkaotik zuzenean 27 Otsaila 2019

Onda Vasca irratiko "Gipuzkoako Kale Nagusia" programa Lazkaotik egingo da bihar, osteguna.

Stop Accidentes erakundearen erakusketa 25 Otsaila 2019

Stop Accidentes erakundeak erakusketa jarri du Lazkaoko kultur etxean.

Osoko bilkura bihar 25 Otsaila 2019

Lazkaoko Udalak osoko bilkura egingo du bihar, asteartea, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan.

Merkataritza eta ostalaritza sustatzeko laguntzak berritu ditu Lazkaoko Udalak 21 Otsaila 2019

Lazkaoko Udalak onartu berri du herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko diru laguntzetarako 2019. urterako deialdia.

La Porteña Tango Trío ostiralean Lazkaon 18 Otsaila 2019

La Porteña Tango Trío talde argentinarrak emanaldia eskainiko du ostiralean Areria aretoan.

Korrikaren inguruko bilera asteazkenean 18 Otsaila 2019

Aurtengo Korrika dela-eta bilera egingo da Lazkaon asteazkenean, ostailak 20, 19:00etan udaletxean.

Gazte laguntzaileentzako bekak emango ditu udalak 14 Otsaila 2019

Gazte laguntzaileei zuzendutako bekak emango ditu aurten ere Lazkaoko Udalak, Gobernuz Kanpoko Erakunde batekin garapeneko lankidetza ekintzetan parte hartzeko.

Taming Winter eta Erraiak dokumentalak Lazkaon 13 Otsaila 2019

Otsailaren 26an Taming Winter eta Erraiak dokumentalak ikusi ahalko dira Arerian.

San Prudentzio jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa egingo du Lazkaoko Udalak 12 Otsaila 2019

2019ko San Prudentzio jaietako ekintzak batuko dituen egitarauko azala aukeratzeko lehiaketa egingo du aurten ere Lazkaoko Udalak.

Txan Magoak ikuskizuna eskainiko du Lazkaon 07 Otsaila 2019

Lazkaon izango da datorren astean Txan Magoa, “Infernutik natorren artista bat naiz ni” ikuskizunarekin.

Gurutzeko lur azpiko garajeak eraikitzeko eta urbanizazioa berritzeko lanak astelehenean hasiko dira 06 Otsaila 2019

Astelehenean hasiko da Gurutzeko urbanizazioa berritzeko egitasmoaren barruan hurrengo fasea, eta horrekin batera, eremu horretan eraikiko diren lur azpiko garajeak egiteko lanak ere bai.

“Pumori, mendiaren alaba” filma asteartean 31 Urtarrila 2019

Datorren asteartean, otsailak 5, "Pumori, mendiaren alaba" filma ikusi ahalko da Lazkaon.

Uraren gaineko tasa 28 Urtarrila 2019

2019 urtealdiari dagokion Zerga eta Prezio Publikoen Egutegi Fiskalean zehazten denez, uraren gaineko tasan 2018ko 3. lauhilekoari dagokion ordainketa egiteko epea martxoaren 10ean amaitzen da.

SARREREN BOTOIA 02zahar

Agenda

14 Ira 2019 17:00 – 15 Ira 2019 17:00

14 Ira 2019 19:30 – 16 Ira 2019 21:30

15 Ira 2019 09:00 – 14:00

16 Ira 2019 17:00 – 22 Ira 2019 23:00

18 Ira 2019 19:00 – 20:00