Plazako aparkalekua itxita 28 Ekaina 2018

San Benito Ikastolako estalpearen egitura jartzeko lanak egingo dira datozen asteetan, eta, horrek, hainbat aldaketa ekarriko ditu plazako aparkalekuaren inguruan.

Osoko bilkura bihar, asteartea 25 Ekaina 2018

Lazkaoko Udalak osoko bilkura egingo du bihar, asteartea, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan.

Asparrenako erailketa salatzeko elkarretaratzea gaur 22 Ekaina 2018

Asparrenan (Araba) gertatu den ustezko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egingo da gaur, 19:00etan, Lazkaoko plazan.

“Trans-formatzen” dokumentala Lazkaon 20 Ekaina 2018

“Trans-formatzen” dokumentala ikusi ahalko da Lazkaon, hilaren 27an. LGTB kolektiboaren nazioarteko egunaren harira antolatu du emanaldia udaleko Berdintasun Batzordeak. 19:00etan izango da, Arerian. Dokumentala euskaraz izango da, eta gaztelaniazko azpitituluak izango ditu.

Indarkeria sexistaren aurkako protokoloarekin bat egin du udalak 19 Ekaina 2018

Indarkeria sexistaren aurkako erantzun publiko instituzionalerako udalerrientzako lehen protokoloa aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta Lazkaoko Udalak bat egin du protokoloarekin.

HHI-n izena emateko epea irekita dago 19 Ekaina 2018

Goierriko HHI Helduentzako Hezkuntza Iraunkorra programan izena emateko epea irekita dago ekainaren 29ra arte.

Asteartean amaituko da Pausoka 15 Ekaina 2018

Ikasturte amaierarekin batera, Pausoka egitasmoa ere amaierara iritsiko da, ikasturte honi dagokionez. Datorren asteartean, ekainak 19, izango da azken eguna.

Gida baimena euskaraz ateratzeagatik laguntzak 15 Ekaina 2018

Motorraren edo autoaren gida baimenaren zati teorikoa euskaraz atera duten herritarrei zuzenduta, diru laguntza onartu du Lazkaoko Udalak 2018rako ere.

Euskaraldiaren hirugarren bilera 15 Ekaina 2018

Euskaraldia egitasmoa prestatzeko eta ekintzak antolatzeko hirugarren bilera asteartean izango da, ekainak 19, 18:30ean, udaletxean.

Eskolako Agenda 21-eko lanketa aurkeztu diote udalari 14 Ekaina 2018

Lazkaoko San Benito ikastolan Agenda 21 programaren barruan Lurzorua gaia landu dute aurten ere, iaz hasitako lanketari jarraipena emanez. Gaia ikuspuntu ezberdinetatik landu dute, maila guztietan.

Euskaraldiaren bigarren bilera 08 Ekaina 2018

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo da Euskaraldia, eta orduan garatuko diren ekintzak zehazten hasteko bilera egingo da datorren asteartean, ekainak 12, 18:30ean, Lazkaoko udaletxean.

Gurutze auzoa eraberritzeko lanetan pauso berri bat 05 Ekaina 2018

Behin Agauntza erreka eta Gurutzeko 1-6 dorreen arteko eremuan urbanizazioa berritzeko lanak amaituta, Gurutze 1-2 pareko plazan lur azpiko garajeak eraikitzeko eta inguru horretako urbanizazioa berritzeko proiektua eta kontratazio espedientea onartu zituen Lazkaoko Udalak maiatzeko osoko bilkuran.

Kiroldegiko bazkidetza berritzeko epea irekita dago 28 Maiatza 2018

Lazkaoko Joxemiel Barandiaran kiroldegiko bazkidetza berritzeko epea irekita dago.

Osoko bilkura asteartean 25 Maiatza 2018

Lazkaoko Udalak osoko bilkura egingo du asteartean, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan.

Zine denboraldiaren amaiera 24 Maiatza 2018

Areria aretoko zine denboraldia asteburu honetan bukatuko da.

Gazte laguntzaileentzako bekak 24 Maiatza 2018

Gazte laguntzaileei zuzenduta, Lazkaoko Udalak emango dituen bekak eskatzeko epea irekita dago. Gobernuz Kanpoko Erakunde batekin garapeneko lankidetza ekintzetan parte hartzeko laguntzak izango dira.

Euskaraldia egitasmoa aurkezteko bilera 22 Maiatza 2018

Euskaraldiaren berri emateko bilera egingo da maiatzaren 30ean. Bilera udaletxeko areto nagusian izango da, 18:30ean. Herriko taldeei, eragileei eta norbanakoei zuzenduta dago.

Merkataritza eta ostalaritza sustatzeko laguntzak 21 Maiatza 2018

Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergan alta emanda dauden Lazkaoko merkataritza eta ostalaritza jardueren titularrek eskatu ahal izango dute laguntza, baldin eta 2018an zehar merkataritza edo ostalaritza jarduera bat ireki edo berritu badute.

Markel Olano eta Ainhoa Aizpuru bisitan izan dira Lazkaon 17 Maiatza 2018

Lazkaon izan dira Makel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia eta Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapena, Landa Ingurumena eta Lurralde Orekako diputatua.

Gazteei zuzendutako alokairurako laguntzak 17 Maiatza 2018

Lazkaoko Udalak gazteei zuzendutako diru laguntza berri bat onartu du 2018ko aurrekontuen barruan: herriko gazteak emantzipatu ahal izateko alokairurako laguntzak emango ditu.

Iparra-Hegoa programako laguntzak 16 Maiatza 2018

2018ko ekitaldiari dagokion Iparra-Hegoa lankidetza programak antolatu eta garatzeko diru laguntzak emango ditu aurten ere Lazkaoko Udalak.

SARREREN BOTOIA 02zahar

Agenda

14 Ira 2019 17:00 – 15 Ira 2019 17:00

14 Ira 2019 19:30 – 16 Ira 2019 21:30

15 Ira 2019 09:00 – 14:00

16 Ira 2019 17:00 – 22 Ira 2019 23:00

18 Ira 2019 19:00 – 20:00