• Legeak ezartzen du jokabide hau delitua dela, hutsegite larria, eta, beraz, 100 eta 100.000 euro bitarteko isunak ekar ditzake, egoeraren larritasunaren arabera.

Gaur arratsaldean, uztailak 20, Destino Sonora taldeko mariatxiek kontzertua eskainiko dute Lazkaon. Eguraldi ezegonkorraren aurrean, Herriko Plazan izango da kontzertua, aurreikusitako orduan, 19:00etan. Barkatu eragozpenak.

Lazkaoko Iturgaitzaga-Iturrialdea auzoak hazkunde eta garapen nabarmena izan du azken urteotan. Aurrerapen horren ondorioz, inguruko biztanleen behar berriak identifikatu dira, eta Udalak horiei aurre egiteko konpromisoa hartu du.

  • Herritarrek "The Pushermen" rock taldearen eta "Destino Sonora" mariatxien kontzertuen, Bubble Balls jokoen, literatur hitzaldi baten edo Hodei Magoaren magia ikuskizunaren artean aukeratu ahal izango dute.
  • Neurri hori Hauteskunde Batzordeak mahai horiek osatzeko hasierako zozketan hautatutako herritarrek aurkeztutako alegazio ugari onartzearen ondorioz hartu da.
  • Hautatuak izan diren pertsonek hurrengo egunetan jasoko dute jakinarazpen ofiziala.
  • Interesdunek uztailaren 20a baino lehen eman behar dute izena.
  • Lazkaoko Musika Bandaren Pop rock gaua, Burrunda euskaraokea eta Korrontzi eta Oin Arin Dantza Taldearen emanaldi bateratua izango dira.
  • Asteartero burutuko dira saioak: 17:30ean Ekialdeko Dantza eta 19:00etan Dantza Terapia.

Lazkaoko Udalak salatu du atzo, ekainak 27, Herriko Plazako eserlekuetan ezarritzako LGTBIQ+ kolektiboaren banderak desagertuak izan direla gau partean: "Harrotasunaren, aniztasunaren, ikusgarritasunaren eta errespetuaren alde egiten dugun lana zapuzten dute bakan batzuek. Lana dugu aurretik eta jarraituko dugu Lazkao anitz eta berdinzale baten alde lanean" adierazi dute udal ordezkariek.

Ostiral honetan, ekainak 30, Lazkaoko Musika Bandak ‘Pop Rock Gaua’ kontzertua eskainiko du Lazkaon, baina ordu eta toki aldaketekin dator: 20:15ean izango da Ikastolako kanpo estalian. 

Lazkaoko Udalak eskerrak eman dizkie Buruhandi, Suthai Batukada, Kantaka Abesbatza, Oin Arin Dantza Taldea, Lazkao Txiki Musika Eskola, Lazkaoko Musika Banda eta Zubierrekako Auzo Elkarteari San Joan jaiaren bueltan egindako lanagatik, baita parte hartu duten herritar eta udal langileei ere. Noski, eskerrak ere bertaratutako guztiei. 

  • Datorren astelehenean, ekainaren 26an, udako aisialdi-zerbitzua eta kirol-kanpaina hasiko dira, eta uztailaren 21era arte luzatuko dira.
  • Ekainak 23an, bezpera, izango du hasiera, Udalak eta herriko hainbat eragilek antolatutako ekitaldi ugarirekin eta larunbatean, 24, meza eta hamaiketakoa Zubierrekan. 
  • 65 pertsona inguruk parte hartu dute: DBHko 3. mailako ikasleak, Txindoki Egoitzako egoilar ugarik eta Pausokan asteartero parte hartzen duten herritarrak.
  • Euskara hobetzeko ikastaroa C1 maila gainditzeko, euskara ikasteko ikastaroa Lazkaoko gurasoentzat, euskara lanpostuan bultzatzeko ikastaroa, aisialdia ere euskaraz, erretiratuentzat edo merkatari eta ostalarientzat.
  • Berriro hautatutako alkateak Lazkaoko aurrerabidea eta hobekuntza bultzatzen jarraitzeko borondatea azpimarratu zuen, hurbiltasunez, elkar hartuta, udalerriko auzotarrekin eta eragile politiko eta sozialekin lan eginez.