Iraunkortasunean hezten jardunaldiak

20 Mar 2019 – 22 Mar 2019
Lekua: Herriko plaza

Iraunkortasunean hezten jardunaldiak egingo dira Lazkaon martxoaren 20tik 22ra. Honako egitaraua antolatu da:

Martxoak 20, asteazkena:

  • Hitzaldiak eskolan (LH3, LH4 eta DBH1eko ikasleentzat)
  • Hondar 2050 film dokumentalaren emanaldia Arerian, 18:30ean. Cesare Maglioni zuzendariak eta Sara Lizarza itsas biologoak aurkeztuko dute dokumentala.

Martxoak 21, osteguna:

  • Ikastolako ikasleekin, garbiketa eta puntu ilunen identifikazioa.

Martxoak 22, ostirala:

  • Uraren Nazioarteko Eguna. Performancea ikastolako ikasleekin, plazan, 15:00etan.