Erakusleiho lehiaketa

14 Abe 2018 – 23 Abe 2018
Lekua: Herriko plaza

LazkaOn Elkarteak Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa antolatu du. Herritarrek izango dute erakusleiho politena aukeratzeko ardura. Abenduaren 23ra arteko epea dago botoa emateko, bozka udaletxean jarritako kaxan utzita edo elkartearen Facebook (@lazkaon) orrialdean, mezu pribatu bat bidalita. Botoen kontaketa abenduaren 26an egingo da, eta sari banaketa abenduaren 27an, 13:30ean, udaletxean.

  • Abenduak 23: Botoa emateko azken eguna
  • Abenduak 26: Botoen kontaketa
  • Abenduak 27: Sari emate ekitaldia